Urretxu eta Zumarragako hamaika lagun Mus Olinpiada jokatzen ari dira Segovian
Urretxu eta Zumarragako hamaika lagun Estatu espainiarrean taldeka jokatzen den mus txapelketa handienean parte hartzen ari dira. Mus Olinpiada Segoviako La Lastrilla herriko Puerta de Segovia hotelean jokatzen ari dira. Txapelketa Asesmus elkarteak antolatu du eta 900 jokalari elkartu ditu, 81 taldetan banatuta. Lehen partidak atzo (ostirala) jokatu ziren eta gaur eta bihar ere partidak jokatuko dituzte. Sariak bikainak izango dira: irabazleek 10.000 euro jasoko dituzte.