Presoen eskubideen aldeko 'Puzzlea osatu arte!' ekimena, igandean Urretxu-Zumarragan
Sarek Puzzlea osatu arte! izeneko ekimena antolatu du, salbuespen legeak medio etxerako bidea oztopo duten euskal presoen egoera salatzeko. Bi egunez, Lesakan hasi eta Iruñean amaituko den ekimenean, oraindik puzzlea osatzeko falta diren zatiak puzzlean kokatzeko eskatuko dute. Puzzlean falta diren presoei lege arrunta aplikatu eta etxerako bidea egin dezaten aldarrikatuko dute, “baldintzak betetzen dituztelako, legeak aukera ematen duelako”.
Urretxu eta Zumarragan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte, iganderako. Guztiak Areizaga-Kalebarren plazan izango dira. 17:00etan Puzzlea osatu arte! ekimenari harrera egingo diote eta ondoren herri argazkia aterako dute, txokolatada egingo dute eta Olaia eta Garazi DJekin dantza egingo dute.