Euskadiko Toka Txapelketa jokatuko da igandean Urretxun
Igandean Euskadiko Toka Txapelketa jokatuko da Areizaga-Kalebarren plazan, Urretxuko Udalaren babesarekin. Federatuek bakarrik parte har dezakete, baina bertan federatzeko aukera izango da. Izen-ematea 10:30etik 11:00etara izango da. Izen-emateak 5 euro balio du eta federatzeak 12.
Lau emakumezko onenek eta lau gizonezko onenek sariak jasoko dituzte: irabazleek txapela, Iparragirre eta Angela erraldoien panpinak eta 80 euro, bigarrenek diploma, erraldoiak eta 60 euro, hirugarrenek diploma, erraldoiak eta 40 euro eta laugarrenek tokako fitxa jokoa eta 20 euro. Gainera, saririk irabazten ez dutenen artean hamar fitxa joko zozkatuko dituzte.