ARGAZKIAK. Ordiziako hamalau gaztagile finalistak iruditan
Ordiziako 53. Ardi latxa gazta txapelketaren hamalau finalistei diploma bana eman diete.
Ordiziako 53. ardilatxa txapelketaren hamalau finalistak, diploma eskuan. Iñaki Gurrutxaga Aizpea (Olaberria), Albi (Arruazu, Nafarroa), Antsonea (Uztegi, Nafarroa), Balda Artola (Unanu, Nafarroa), Bostibaieta (Legutio, Araba), Beñat Egaña Albizu (Mutriku, Gipuzkoa), Eneko Goiburu Murua (Segura), Ipiñaburu (Ipiñaburu, Bizkaia), Kortaria (Lekaroz, Nafarroa), La Leze (Ilarduia, Araba), Unai Lekuona Ruiz Luzuriaga (Araia-Asparrena, Araba), Ricardo Remiro Aguirre (Eulate, Nafarroa), Jose Inazio Ugartemendia Jauregi (Berastegi, Gipuzkoa) eta Urien Anbe (Abadiño, Bizkaia) dira finalera sailkatu direnak.
Bederatzi ketu dira: Aizpea, Bostibaieta, Beñat Egaña, Eneko Goiburu, Ipiñaburu, Kortaria, La Leze, Remiro Aguirre eta Ugartemendia Juregi. Eta bost natural: Albi, Antsonea, Balda Artola, Lekuona Ruiz de Luzuriaga eta Urien Anbe.
Epaimaihakideak dastaketan jarraitzen duten bitartean, hamalau finalistei diploma bana eman diete Idiazabal Jatorri Izendapeneko eta Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiako ordezkariek.
Horren aurretik, euskal presoen eskubideen aldeko protesta ekitaldia egin dute pilotalekuan.













