
http://youtu.be/8ZcwHvRqhqg Aste Santuko oporren atarian, apirilaren 12an jokatu zuten Osinalde bertsolari gazteen sariketako finala, Gabiriako Osinalde elkartean. 53. edizioa zuten aurtengoa, eta txapela, goierritar batek jantzi du, Aitor Irastortza zaldibiarrak. Zaldibia Telebistak, Irastortzaren azken bertsoak eta agurra bildu ditu, bideo honetan.

Bertsolari goierritarrek bihar eta etzi dituzte Gipuzkoako txapelketarako kanporaketak


Gorka Azkarate, Aratz Igartzabal, Gemma Urteaga, Amaia Iturriotz, Aitor Irastortza eta Antton Fernandez dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu direnak

