Gipuzkoako eta Arabako Partzoneriari buruz orain arte egindako lanik osatuena da. Erakundearen balio historikoa nabarmendu nahi dute. Apirilaren 26an da aurkezpena.
Felix Ibargutxik idatzi eta Burdinola elkarteak argitaratu duen 'Elbarrena, auzo ahaztua' liburua eguerdian aurkeztu dute, Latxartegin. 140 orrialdetan zehar, Legazpiko herriaren barrenaldeko etxeen eta bizilagunen historia jaso du kazetariak, elkarrizketen bidez.
Hogeita hamar orduko grabazioak eta haiei dagozkien 400 orrialdeko transkripzio fonologikoak. Horixe da Euskal Herriko ahotsak proiekturako Goierrik egin duen azkeneko ekarpena, Aitor Azpiazu ormaiztegiarrak bildua eta landua. Legazpiko Burdinola elkarteak –hango kide da Azpiazu– Debagoieneko Badihardugu euskara elkarteari dohaintzan eman zion ondarea ostiralean. Badiharduguren ordezkari Asier Sarasuak eta Burdinolaren lehendakari Jose Luis Ugartek izenpetu zuten ituna. Azpiazu ikertzaileak azken urteotan bildu dituen ahozko testigantzak dira, Brinkolako euskarari eta Aztiriko etnografiari buruzko liburuak egiteko erabilitakoak. Brinkolako Justa Beain, Juan Ugalde, Maria Ugalde eta laugarren baten kontakizunak daude batetik; Aztiriko Etxetxo baserriko (Gabiria) Pedro Alustizarenak, bestetik. Euskal Herriko hizkerak, euskalkiak eta herririk herri ahozko ondarea biltzen ari da Badihardugu, bai bere kabuz, bai ikertzaileek lehendik egindako lana baliatuz. «Herrietan ezagutzen dira bertan egiten diren lanak, baina kanpoan ez. Euskal Herriko ikuspegia izatea ona da, Euskal Herri guztian zehar zenbat elkarrizketa dauden, non, nori… jakiteko», zehaztu du Sarasuak. Interneten audioa edo transkripzioaren testua entzuteko nahiz irakurtzeko, hala ere, lanketa handiagoa behar dute grabazioek. «Gaur jasotakoak katalogatu eta datu-basean sartuko ditugu. Ahotsak.com-en bere txokoa izango du. Oraingoz katalogatu egingo dugu; eta gero, osorik jar ezin daitezkeenez, pasarteka zatitu eta aukeratu», dio Sarasuak. Lauzpabost minutuko tarteak sortzen dituzte, kontaketa baliokoenak aukeratuta. Gaika kodetuta eta [...]
Doinua musika eskolako ikasleek eta irakasleek joko dute, Burdinolak antolatu du
Igartza Monumento Multzoa ikusteko bisita gidatuak egingo dituzte Aste Santuko oporretan. Ostegunean hasiko dira bisitak, eta azkena apirilaren 25ean izango da, astelehena. Bisita gidatuetan Igartzako burdinola eta jauregia ikusi ahalko dira. Egunean ...