Batzoki Jatetxeak lortu du pintxo onenaren saria Zumarragako XVII. Pintxo Lehiaketan. Pintxo orijinalenaren saria, bestetik, Bidezar Tabernak eskuratu du. Ostiralean eta atzo egin zuten lehiaketa, eta irabazleek gaur jaso dute
Buzkantza Egunaren baitan Zumarragako Pintxo Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo udaletxeko arkupetan. Txanpon tabernak eraman du pintxo onenaren saria eta Monterreyk pintxo originalarena. Hamasei taberna aurkeztu dira lehiaketara eta guztiek egindako lana azpimarragarria, tabernari guztien ustetan udaberriko lehiaketa baino zailagoa baita udazkenekoa derrigor odolkia edo buzkantza erabili behar dutelako. Odolki magdalenak, brazo gitanoak, kanutilloak, berenjenakin egindako biribilkiak...