Carlos Ausserladscheider (Legazpi 1952-Iruñea 2018) artistaren margolanak ikusgai daude Katilun eta Jun Kruz ile-apaindegian. Martxoaren 16an topaketa egingo dute hark sortutako Txo! kolektiboko kideek sustatuta.
Artista legazpiarraren eta gertuko hainbat artisten lanak jarri dituzte ikusgai Legazpiko azokan omenaldiaren harira. Gari musikariak ere joko du gaur egingo duten omenaldi kontzertuan.
Pintura, musika eta literatura alorrak jorratu zituen bere ibilbide luzean zehar