Carlos Gonzalez pediatrak (Zaragoza, 1960) hitzaldia egingo du datorren ostiralean, hilak 13, Igartza jauregian, Beasainen. Ttiklik eta Irriargi elkarteak antolatuta haurren behar afektiboak eta haurren aurreneko garaietako elikadura izango ditu hizpide. Nazioarteko Esnearen Ligako Osasun Aholkularitzako kide da eta 1992tik 100 ikastarotik gora eman ditu osasun alorreko profesionalentzat. Metodo konduktistaren kontra, tartean Eduard Estivill espezialistarena, atxikimenduz haztearen defendatzaile sutsua da.
Hilaren 31n izango da, Usurbe antzokian, Ttiklik! elkarguneak antolatuta