Irailean bi kidek taldea utzi zutela eta, geldialdia egin dute hainbat hilabetez. Maiatzaren 1ean emango dute lehen kontzertua.
Iker Azpeitia (Legazpi, 1980) saltsa guztietako perrexila da. Sorgintxulo aisialdi taldeko sortzaileetako bat da, Legazpiko Gazteak kirol elkarteko lehendakari izandakoa, futbol ...
Musika grabaketak eta aisialdiko prestakuntza saioak egiten dituzten talde eta legazpiarrentzat dira. Urriaren 30ean amaituko da eskaerak egiteko epea
Zumalakarregi museoak antolatu du, bigarren urtez, jaien aurreko asteburuan
2009 urtean sortu zen D-Pintxos talde legazpiarra. 2012an lehen diskoa kaleratu bazuten ere, bigarren diskoa grabatzen ari dira jada. Beñat Galparsoro (bateria), Oier Gabiria (baxua), Asier Mediavilla (tronboia), Mikele Gurrutxaga (tronpeta), Joseba Gurrutxaga (abeslaria), Joseba Larrea (gitarra), Jokin Zabala (saxo-tenorea) eta Iker Azpeitia (gitarra) musikariek osatzen dute taldea egun. Mutrikuko AME estudioetan ari dira grabazioak egiten, Axular Arizmendiren gidaritzapean. Punk-rock musika egiten du taldeak, tronpetarekin eta tronboiarekin nahastuta, metal puntu batekin. «Landuagoa» Disko berria lehenengoaren desberdina izango dela aurreratu dute. Iker Azpeitiaren esanetan, «gitarrek indar gehiago izango dute disko berrian eta aurrekoa baino landuagoa izango da: melodiak landuagoak izango dira». Aldaketa horiek egitea nola bururatu zaien galdetuta, Azpeitiak dio taldean kide berri bat dutela orain, Jokin Zabala, eta «ideia berri asko eman» dizkiola taldeari. «Elektronika sartuko diogu abesti batean, biolinen bat ere bai oso modu kañeroan…», dio. Abesti berezi bat ere sartu dute, dultzaina, trikitixa, panderoa eta bertsoak sartuz: «Bederatzi abesti eginda genituen, eta diska biribiltzeko hamargarrena egitea pentsatu genuen; zerbait berezia», dio Azpeitiak. Diskoaren izena oraindik zehazteko badute ere, diskoak biltzen dituen kolaboratzaileei erreferentzia eginez, Ahotsak izan daitekeela aurreratu dute. «Abestietako letrak jende ezberdinak egin dizkigu: bertsolariak, irakasleak, kazetariak, ekonomialariak, preso politiko ohiak, tabernariak, gidoilariak, Arrieta ahizpetako Mentxuk, euskal filologoak… eta [...]
D-Pintxos talde legazpiarra itzulera prestatzen ari da, hainbat hilabetez eskenatokietatik kanpo egon eta gero. Laster izango dute jendaurreko estreinaldia, izan ere, ...