Dantza saioa eta bertako produktuak dastatzeko aukera izan da goizean; arratsaldean kontzertua elizan eta ardo dastaketa plazan.
Urretxuko alde zaharra biziberritzeko Zaharrak berri egitasmoa jarri du abian udalak. Azken hamarkadetan herriko gune honek gainbehera nabarmena jasan duela eta, kezka agertu dute bertako tabernariek eta merkatariek. Eskaera honi erantzunez Urretxuko udalak parte hartze prozesu bat jarri du abian, auzoko benetako egoera zein den aztertu eta etorkizun hurbilari begira, aurrera eraman daitezkeen ekimenak zeintzuk izan daitezkeen aztertzeko.