Nazioen Mundua autodeterminazioaren aldeko herri mugimenduak urteroko jaialdia egingo du ekainaren 15ean, Beasainen. Besteak beste, kontzertuak, herri bazkaria, asto kaka lehiaketa eta sagardo eta talo festa egingo dituzte. Ekitaldi horien artean, gainera, 'Dantza zati bat' ekimenaren beste atal bat grabatuko dute. Dantzaldi "erraldoia" izatea lortu nahi dute, gainera. Parte hartu nahi dutenek, aurrez ikasi behar dituzte dantzarako pausoak.
Gure Esku Dago festa arrakastatsua izaten ari da Beasainen. Eguerditik hasi dira festan autordeterminazio eskubidearen alde. Musikariek lagunduta poteatu dute lehenik eta plaza azpian bazkaldu dute 200 lagun baino gehiagok, elkarteek lehiaketa moduan prestatutako menua.
Gero eta gutxiago falta da 18. Korrika Goierri beheko herrietatik igarotzeko –hilaren 14tik 15erako gauean pasako da–, eta gero eta gehiago dira eguna gerturatu ahala Korrika Kulturalaren barruan egiten ari diren ekimenak. Larunbatean, esaterako, hiru ekitaldi nabarmen izango dira. Batetik, Ordiziako Dantza zati bat ekimenaren harira egindako DVDa aurkeztu dute; bestetik, Akirrok ekimena; eta azkenik, eskualdeko elkarteen arteko gastronomia lehiaketa eta eskualdeko afaria izango dira Beasaingo plazapean.