Datorren astean Legazpin abiatuko da gazteen aurresku txapelketa. Taldeko zortzi aurreskularik parte hartuko dute. Luzaideko konpartsa kaleratuko dute otsailaren 19an.
Atzegikoek dantza emanaldia antolatu dute, boluntarioen egunaren harira. Beasaindarrak alboan nahi dituzte. Ikusgarritasuna eta inklusioa aldarrikatuko dituzte
Ehunka dantzarik kalea zeharkatu, eta Igartzan saioa egin dute. Beasainek dantzari bihotza duela erakutsi dute berriz. Xabier Sarriegi Olano kidea, urtarrilean hila, denen oroitzapenean egon da. Haren seme Josebak eraman du herriko bandera.
Oiartzungo eta Lezoko dantzari bikoteak koska bat goragoko maila erakutsi du, 13 bikoteren artean. Pozik eta hunkituta jaso dituzte zapi-txapelak. Bigarren Laura Bastida-Ekain Uzkudun azpeitiarrak izan dira, eta hirugarren Maitane Irutzun-Gorka Duran, lehen partaidetzan.
Festa alaia, dotorea eta gutxitan ikusten diren bezalakoa egin dute Goierriko dantzariek Lazkaon. Dantzari Txiki egunen antzera, dantzari helduak ibili dira kalejiran. Saio bateratua egin dute plazan, eta lagunarteko bazkarian elkartu dira gero. Bi urtean behin jarraitzeko asmoa dute, Korrika Kulturalarekin bat eginez.
Aukeran dantza konpainiako kideetako bat da Galdos. 'Biz Hitza' ikuskizuna estreinatuko dute datorren astean, Bilbon: «Euskara batuaren historia kontatuko dugu dantzaren bidez». Zumarragako Irrintzi dantza taldeko kide ere bada.
Irailaren 16tik 26ra eman ahalko da Ataungo taldean izena.
Ikastaroa urrian hasiko da, eta ekainera arte jarraituko dute entseguek, ostiraletan. Izena emateko garaia irailaren 30era artekoa da.
Plaza taldeak 'Kantan ta dantzan' girotuko du Lazkaon, bihar, osteguna. Musika joz, herri dantzetara eta kantura gonbidatuko dituzte lazkaotarrak eta Maizpideko ikasleak
'Martin Zalakain' dantza ikuskizuna Beasainen itzuliko da, abenduaren 12an. Sarrerak udal liburutegian eta Antzizar kiroldegian daude salgai
Bertsoak, musika eta dantza uztartuko dituzte
Ostadar Dantza Taldeak helduentzako plaza dantzen ikastaroa antolatu du