Igartzako Dantzari Kofradiak irailaren 12an ospatuko du bere eguna.
http://youtu.be/Awoy71lidc0 Ordiziako Amets Bide dantza taldeak mende erdia bete du aurten, eta azken asteetan, ospakizunetan dabiltza buru-belarri. Maiatzean egin zuten Dantzari Eguna izan zen horietako bat. Joan den ostiralean, berriz, dantza taldearen historia biltzen duen erakusketa zabaldu zuten, D'elikatuz zentroan. Gainera, urte bukaerarako beste ikuskizun bat prestatzen ari dira, plazan atzera dantzari guztiak elkartzeko. Dantzari Egun hark utzitako irudiekin, bideoa zabaldu dute orain.