Aukeran dantza konpainiako kideetako bat da Galdos. 'Biz Hitza' ikuskizuna estreinatuko dute datorren astean, Bilbon: «Euskara batuaren historia kontatuko dugu dantzaren bidez». Zumarragako Irrintzi dantza taldeko kide ere bada.
Antton Fernandezek (Urretxu, 1982) Tio Teronen Semeak taldean dantza egiten du. Talde horrek euskal dantzak eta umorea nahasten ditu. Urretxuko jaietako ...
Aurtzaka dantza taldeko dantzaria eta ikertzailea da Mikel Sarriegi (Beasain, 1965). Jose Inazio Iztuetaren lanak koreologiaren ikuspuntutik ikertu ditu.
Iztuetaren zer ...
Goierriko ordezkari bakarra izango da bihar Seguran, Ibai Jimenez zaldibiarra. Hirugarren aldiz hartuko du parte, Ibarrako Iratxe Lizarburu lagun duela.
Segurako dantza ...
Mikel Sarriegi (Beasain, 1965), Loinatz jaietako plazako soka dantzan hasi zen dantzan ume-umetan. Harrezkeroztik, dantzan dabil beasaindarra: batetik, hankak dantzatuz, eta bestetik, ...
Aukeran dantza konpainiak Maurizia ikuskizuna eskainiko du gaur, 20:15ean, Zelai Arizti aretoan. Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzaile bizkaitarraren bizitzari buruzko ikuskizun honetan Eneko Galdos dantzari zumarragarrak parte hartzen du. Galdos duela
Ingenieritza ikaslea, dantzaria eta dantza irakaslea da Manex Idiakez (Lazkao, 1997). Bost urterekin hasi zen Oin Arin dantza taldean; «12 urte ...
Juan Inazio Iztueta idazle, dantza biltzaile eta maisu zaldibiarra jaio zela 250 urte beteko dira hilaren 29an. Egitarau zabala prestatu dute Zaldibian, Iztuetaren lana eta pertsona bera aztertzeko
Gasteizko Txagorritxu Ospitalean lan egiten du Janire Oiarbide erizainak (Ordizia,1994). Bere zaletasun nagusia, berriz, euskal dantzak dira. Bost urte zituela hasi zen ...
Beasainen trikiti doinua non, Beñat Iturrioz (Beasain, 2000) han izaten da. Lehenengo txapela jantzi du Lazkaon. Ideiak garbi dituen gaztea da Beñat ...
Beñat Urretabizkaiak (Beasain, 1989) ikus-entzunezko ikasketak egin nahi zituen baina matrikula egitera berandu iritsi zen, beharbada zoriak aginduta. Madrilera interpretazio ikastera joatea zen bigarren aukera, eta hala egin zuen. Eskolan dantza ikasgaia zuen eta han eman zituen lehenengo pausoak, lehenengo saltoak eta lehenengo itzulipurdiak. Konturatzerako dantza barru-barrukoa zuen eta Madrileko kontserbatorioan dantza garaikidea ikasteari ekin zion. Urretabizkaiak Dantzaz konpainian bi urte egin ditu. Aurreko asteburuan Lekeition (Bizkaia) Itsaslaboa, Txoriak zoroen itsasoa ikuskizuna aurkeztu dute, eta hondar gainean egin dute dantza. Badirudi zu bere bila baino dantza bila etorri zaizula. Bai, irudipen hori daukat. Berandu hasi nintzen, baina gauzak aurrera eta ondo antzera doaz. Entzunaldi batekin hasi al zen Dantzaz konpainiako abentura? Madrilen ikasten ari nintzen eta udan etxera etorri nintzen. Artelekun entzunaldi bat zegoela jakin nuen eta egin nuen. Aukeratu egin ninduten eta Dantzaz konpainian lanean eman ditut azken bi urteak. Aurki zure lana amaituko da konpainian, ezta? Bai, Dantzaz konpainiaren xedea da dantzariei era profesionalean dantza egiteko eta ikasteko aukera eskaintzea. Bi urte egin ahal dituzu bertan eta gero lekukoa beste dantzari batek hartuko du. Nik azkar beteko ditut nire bi urteak. Esango zenuke Dantzaz konpainiak moldeak apurtu dituela Euskal Herriko dantzagintzaren eszenan? Euskal Herrian badago jendea dantzaren eremuan [...]