Markel Olano diputatu nagusiak ordutegi konpaktuarekin lanean dabiltzan hainbat denda bisitatu ditu. Maite Peñak, Miren Elgarrestak eta Leire Artolak ere entzun dituzte dendariak
Kilimak jostailu dendak ateak itxiko ditu ekainaren 30ean. Maria Nazabalek aitortu du azken egunak bereziak izaten ari direla. «Malkoren bat ere bota dut». Aurrerantzean jolasteko denbora gehiago izango du.
Ordiziako Garaguneko erabiltzaileek Herriak Elkarlanean erakundeak Ordizian duen denda irekiko dute abenduko ostiral guztietan. Gaitasunak lantzeko ariketa izango da eta herritarrekin harremanak estutzeko ...
Urretxu-Zumarraga ikastolak ostiral arratsaldean aurkeztuko du Kilometroak 2018 festa. Logoa, leloa eta arropa aurkeztuko dituzte, besteak beste. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, lizeoko patioan. Ekitaldi ibiltaria izango da: bi herriak batzen dituen
Legazpiko Lau Bide auzoko izen bereko drogeria 1975ean ireki zuten. Orduko estetikari eutsi dio, galzorian dauden denda horietako baten itxura dauka, baina ...
Lehen etxetresna elektrikoak joan zen mendeko erdialdean heldu ziren Goierriko etxeetara. Zumarragara Bernardino Urtzelaik ekarri zituen. Gizon honek Urola denda ireki zuen Faustino Espina bazkidearekin batera. Azken hamarkadetan Maria Eugenia
%30eko beherapena jarri dute denda gehienek; batzuk, ordea, %40koa eta %50ekoa
Denda izango den eremua altzariz hornitu dute, eta jakiz betetzeko unea «geroz eta gertuago» dagoela aurreratu dute.
Bart, 03:20ak aldera, Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Zumarragan herriko denda batean lapurtzen saiatzeagatik. Bi gizonezko hauek 36 eta 24 urte dituzte eta bien artean 27 atxiloketa pilatu dituzte: bata
Arantxa Eziolazak (Idiazabal, 1941) bere izena daraman denda ireki zuen duela ia 40 urte. Bertan, denetik saltzen dute, janaria izan ezik. Egun, ...
Bihar eta etzi egingo dute Beasainen neguko arroparen stock azoka, Bareak elkarteak antolatuta
Aurten ere, Ordizian Elkartasun denda jartzeko asmoa dute. Bertan, bigarren eskuko arropak, liburuak eta jostailuak jarriko dituzte salgai. Hori dela eta, herritarrei ere deialdia egin diete, etxean soberan dituzten arropak eta bestelako tresnak, zakar...
Atzo hasi eta gaur egun osoan zehar, azoka txikia ari dira egiten Ordizan, herriko merkatari eta ostalari elkarteak antolatuta. Elkarteko dendetako atarietan produktuak jarri dituzte salgai beherapenetan eta tabernetan ardoa eta pintxoa euro eta erdian. Arratsaldean jarraituko dute ekimenarekin, 16:30etik 20:00etara bitartean. Ordizian elkarteko Amatriain fruta dendan, Sukia, Mirentxu, Porfirio Fernandez, Matti, Palomo, Zabale, Arantza, Irurena, De la Cuesta, Ugalde edariak, Sehaska, Vicuña, Ttipi-ttapa, Ness, Lirain lurrindegian, Gofi eta Kixmi dendetan jarri dituzte produktuak beherapenekin. Bestelako deskontuak ari dira egiten baita ere D’elikatuz zentroan, Hidalgo eta Lekuona dendetan eta Foto Ordizia eta Foto Josetxo Marin argazki dendetan. Erosi beharrekoak erosi ondoren zazpi tabernetan egiten ari diren eskaintzaz ere gozatzeko aukera egongo da arratsaldean. Amonane, Olano, Pias, Ostadar, Aldasoro, Haizpe, eta Pottoka tabernetan pintxopoteoa egin daiteke: ardoa eta pintxoa euro eta erdian. Luis Cañas etxeko urteko ardoa eta Ordizian elkarteko logoarekin adierazitako pintxoak eskainiko dituzte tabernariek eskaintzaren barruan. Ipuin kontaketa txikientzat Arratsaldean txikienei zuzendutako ekintza ere antolatu dute Ordizian elkartekoek. 17:30ean hasita Maite Franko ipuin kontalariak saioa egin du Jose Migel Barandiaran plazan eta ordu betez istorio ezberdinez gozatzeko aukera izango dute. Bigarren eskuko azoka ere bai Ordizian elkarteak antolatutako azokaz gain, bigarren eskuko produktuak saltzeko azoka ere egin dute goizean [...]