Abenduaren 11n jokatuko da Azpeitian, 200 kiloko harriarekin eta sei minutuko hiru tandatara
http://youtu.be/jPOq_EJhAgQ Zegamako San Bartolome jaien barruan, "herrian ez daudenekin oroituz", Elkartasun Eguna egin zuten, joan den ostiralean. Herri kirol saioa, elkarretaratzea eta herri afaria egin zituzten. Ikusmin handiena sortu zuen ekitaldia, zegamarren eta segurarren arteko desafioa izan zen. Jende ugari bildu zen udaletxeko plazaren bueltan, herri kirol saioa ikusteko. Neskaz eta mutilez osatutako herri bakoitzeko taldeek, aizkoran, harri jasotzen, oskolak biltzen, trontzan, korrika eta txingatan jardun zuten, proba bakoitzeko lau itzuli eginez. Bukaeran zegamarrak izan ziren nagusi, 23:40ko denbora eginda; segurarrek 2:50 gehiago behar izan zuten.
12 oinbiko enbor ebakitzea izango da lana; 12.000 jarri ditu jokoan. Asteartean Tolosako Kantabriko tabernan jarri du hitzordua 19:00etatik 20:00etara.
Duela hilabete Xabier Zaldua aizkolari zumarragarra Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketako finaletik kanpo gelditu zen, sei segundogatik. Finalera pasa ziren sei aizkolariei desafioa bota die, martxorako: 20 kanaerdiko lehenago
Ordizia-Murumendi-Ordizia trail desafioan lehiatuko dira bailarako sei herri Goierriko 7 Orduetan.
Lau lagunez osatutako 6 talde –gutxienez emakumezko bat edo gizonezko bat laukotean–, ...
Jose Antonio Aranzadik eta Joxe Aierbek 1978an egindako apustuan du jatorria probak. Azkenekoz 1985ean egin zuten. Desafioa bota dute: Pello Garinen marka haustea
Hitzordua jarri zion Xabier Zaldua Gurrutxazpi aizkolari zumarragarrak Xabier Orbegozo Arria V. aizkolari errezildarrari. Aurreko larunbatean geratuta zeuden, baina errezildarra ez zen agertu, ezta haren ordezkaririk ere. Horrenbestez Zalduak Arria V.ari botatako desafioa bertan behera gelditu da. Zalduaren desafioaren ardatza korrika zen; Azpeitiko zezen plazari 160 bira ematea, hain zuzen.