Jendetsua eta kolorez betea izan da aurten ere Urretxuko euskal jaietako karrozen desfilea. Guztira hamalau kuadrillek parte hartu zuten, herriko dantzariek eta musikariek lagunduta. Karrozen artean, umorez eta kritika sozialez betetako lanak ikusi ahal izan ziren. Epaimahaiaren saria jaso zuena, ordea, KL kuadrilla izan zen, San Ferminen inguruan egindako karrozari esker. Sari banaketan ere, Zuhaitzaren Soinua kolektiboko txalapartariek eta herriko beste zenbait musikarik parte hartu zuten. Urtetan epaimahaiko kide izan zen Pedro Narbaiza ere gogoan izan zuten antolatzaileek.
Urretxuko Santa Anastasia jaien barruan, Euskal Jaia egin zuten atzo, eta tartean, karrozen desfilea. Aurten 8 karroza atera dituzte herriko gazte kuadrillek, horietako bat, karrozen kontrako erasoa salatzeko egindakoa. Trikitixa
Txilibutxof Aisialdi Elkarteak antolatzen du zamalkadak eta aurten 30 urte beteko ditu elkarteak
http://youtu.be/suvZ5oqnmr4 Urretxuko jaietako egun nagusietako bat, Euskal Jaia, ospatu zuten atzo. Ohikoa den moduan, karrozen eta herriko taldeen desfilea izan zen une nagusietako bat. Herriko dantza taldeek ere parte hartzen dute bertan, ibilbidea dantzaz eta musikaz alaituz. Hona hemen atzoko desfileko irudietako batzuk.