San Martingo plaza erdian dagoen eraikin hori erabilera soziokulturalerako izatea jasota dago Arauetan. La Caixa banketxea da gaur egungo jabea, eta udalak egin dizkion erosketa saiakerei entzungor egin dienez, desjabetzen hasteko espedientea onartu du udalbatzak.
Urretxuko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek Pagoeta auzoan hotel bat hartu behar zuen eraikinaren kalifikazioa aldatzea onartu dute. 2007-2011 legealdian beste erabilera bat eman zitzaion eta jatorrizkora itzuliko ez balitz,