Goierri garaian diabetea dutenak zein haien senideak biltzen ditu Urgadiel elkarteak. Datorren azaroaren 14an Diabetearen Nazioarteko Eguna da, eta, azken hamar urteetan bezala, Urgadielek gaixotasunari buruzko informazioa banatzeko zazpi mahai jarriko ditu Legazpin, Urretxun eta Zumarragan banatuta. Mahai horietan gluzemia probak ere egingo dituzte. Ekintza datorren igande goizean egingo dute.
Iaz Urgadielek egindako gluzemia proben %19k ia gomendatutako neurria gainditu zuten. Urretxun, Zumarragan eta Legazpin jarritako mahaietan egindako proben batez bestekoa da. Goitik jotzen dutenek jakin badakitela dio Angel Rico
The post Gluzemia proben %19, neurriz kanpo appeared first on Otamotz.