Nøgen taldeak Liv til Døden disko berria argitaratuko du azaroaren 8an, eta aurrerapen kantuarekin dator. Ez da ondo aterako izena du singleak, ...
Isuo Sasiia bakarlariak bere bigarren diskoa aurkeztuko du Urretxun. Aurkezpen kontzertua maiatzaren 17an izango da, 18:00etan, Aizpurunea kultur etxearen ondoan dagoen lorategian. Sasiia zarauztarra da, baina Zumarragan bizi da. Kontzertua
The post Isuo Sasiia bakarlariak bigarren diskoa aurkeztuko du maiatzaren 17an appeared first on Otamotz.
2009 urtean sortu zen D-Pintxos talde legazpiarra. 2012an lehen diskoa kaleratu bazuten ere, bigarren diskoa grabatzen ari dira jada. Beñat Galparsoro (bateria), Oier Gabiria (baxua), Asier Mediavilla (tronboia), Mikele Gurrutxaga (tronpeta), Joseba Gurrutxaga (abeslaria), Joseba Larrea (gitarra), Jokin Zabala (saxo-tenorea) eta Iker Azpeitia (gitarra) musikariek osatzen dute taldea egun. Mutrikuko AME estudioetan ari dira grabazioak egiten, Axular Arizmendiren gidaritzapean. Punk-rock musika egiten du taldeak, tronpetarekin eta tronboiarekin nahastuta, metal puntu batekin. «Landuagoa» Disko berria lehenengoaren desberdina izango dela aurreratu dute. Iker Azpeitiaren esanetan, «gitarrek indar gehiago izango dute disko berrian eta aurrekoa baino landuagoa izango da: melodiak landuagoak izango dira». Aldaketa horiek egitea nola bururatu zaien galdetuta, Azpeitiak dio taldean kide berri bat dutela orain, Jokin Zabala, eta «ideia berri asko eman» dizkiola taldeari. «Elektronika sartuko diogu abesti batean, biolinen bat ere bai oso modu kañeroan…», dio. Abesti berezi bat ere sartu dute, dultzaina, trikitixa, panderoa eta bertsoak sartuz: «Bederatzi abesti eginda genituen, eta diska biribiltzeko hamargarrena egitea pentsatu genuen; zerbait berezia», dio Azpeitiak. Diskoaren izena oraindik zehazteko badute ere, diskoak biltzen dituen kolaboratzaileei erreferentzia eginez, Ahotsak izan daitekeela aurreratu dute. «Abestietako letrak jende ezberdinak egin dizkigu: bertsolariak, irakasleak, kazetariak, ekonomialariak, preso politiko ohiak, tabernariak, gidoilariak, Arrieta ahizpetako Mentxuk, euskal filologoak… eta [...]
Iñaki Garitaonaindia ‘Gari’ kantari legazpiarrak bere bakarkako ibilbideko zazpigarren lana argitaratu berri du: Ez da amaiera. Hertzainak taldeko abeslari izan zen Gari, baina garai hura «oso urruti» ikusten du, eta nahiago du egunerokoan zentratu. Bere azken lanean, besteak beste, «gaur egun gertatzen den horren inguruko erreflexioa» dakar. Sonoritate berezia bilatu nahi izan du, base akustikoetan oinarrituta. Disko hau, azken lau urteetako ibilbidearen emaitza dela dio. Hitzei dagokionean berriz, «maitasuna margotzen dut bere kode intimoz eta ezinbesteko dituen zakarkeriekin ere bai». Disko berria aitzakia hartuta, elkarrizketa egin dio GoiBerri aldizkariak, eta bihartik aurrera irakurri ahal izango da.
Gari kantari legazpiarrak ‘Beste denbora batean’ diskoa ondu eta grabatu du, Maldanbera taldearekin batera. Bere bakarkako ibilbideko 10. diskoa izango da. Jon ...
Bi Bala taldea disko berria besapean duela dator. Arazo modernoak izenburua jarri diote beraien ibilbideko hirugarren lanari. Eta diskoaren aurrerapen moduan, izen ...
Jimmy Muelles kantariak Ladridos de pájaro disko berria argitaratu du. Aurkezpen modura, Minutos de zozobra kantaren bideokliparekin dator kantautore beasaindarra.
Hi Exekutibo taldeko Josu Calvok bakarkako ibilbideari ekin dio, Hiri Galduak proiektuarekin. Irailean aurkeztuko du Paititi, 8 abestiz osatutako lehen lana. Aurrerapen ...
Iñaki Garitaonaindia 'Gari' kantari legazpiarrak disko berria kaleratuko du aurki. Martxoaren 8an argitaratuko du Ez da amaiera lana, bere bakarkako ibilbideko zazpigarrena. Bien bitartean, diskoaren aurrerapen moduan, bideo bat argitaratu du. Elkar diskoetxeak azaldu duenez, "erakargarriak dira kantuak, barne-barnetik jaiotzen diren argi indartsuak, imitaezina den era moderno eta sentsualean".