Bi proba nagusietarako dortsal banaketa bihar da, eta ‘pasta party’-a etzi. Aparkaleku nagusia Gipuzkoa plazan dago, 200 autorentzat, eta Igartzan 15 autokarabanentzako tokia jarri dute
http://youtu.be/HZhLq6qAQUQ Ordu batzuk besterik ez dira falta Ehunmilak eta G2H mendi lasterketak hasteko, eta korrikalariek dena prest dute; dortsalak, chip-ak eta gainontzeko materiala prestatzen ari dira. Atzo arratsaldean eta gaur goizean izan dute dortsalak hartzeko aukera Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak probetako partehartzaileek, Beasaingo Gernika pasealekuko frontoi estalian. Gaur arratsaldean, berriz, Goierriko 2 Handiak probakoek bakarrik jaso ahal izango dituzte, Ehunmiliak proba 18:00etan hasten delako. Goierriko 2 Handiak proba, berriz, 23:00etan hasiko da.
Lasterketaren irteera eta helmuga puntuaz gain, bertan izango dira informazioa eta dortsalak jasotzeko guneak, aparkalekuak, dutxak eta lasterketa ikusteko autobusak