Lazkaoko taldea bukatzera doa. Ia 40 urteko ibili luze eta oparotik erretiratuko da, duela ordubete Facebooken iragarri duenez. "Ikaragarria izan da! Pena bakarra dugu: Ebamirentxu aurkitu gabe joan behar izana!" esan dute, pena eta umorea nahasian.
Drindots taldeak ekin dio jada aurtengo plazako dantzaldien egutegiari. 37. urtea du, eta Jon Urdangarin kantari eta sortzailea izan du lokailu. Euskal Herriko plaza talde ospetsuenetakoa izan zen 1990eko urteetan.
Lazkaoko San Migel jaiek soinu bandarik badute, hori Drindots taldearena da. 80ko hamarkadan hasita, ia hutsik egin gabe jo izan du Jon Urdangarinen taldeak egun horretan. Musikari ...