Ordiziako Udalbatzak ez ohiko osoko bilkura egingo du bihar, 18:00etan, Ordiziako Udalak Goiekin izango dituen bi ordezkariak izendatzeko. Igor Eguren (Bildu) eta Jose Migel Santamaria (EAJ) dira proposatutako ordezkariak.
Ordiziako Udalbatzak atzo arratsaldean egin zuen udal talde berriak gidatutako lehen osoko bilkura. Ez ohiko osoko bilkura zen, eta udalaren funtzionamenduareko beharrezkoak diren zenbait erabaki hartu behar izan zituzte. Aurrerantzean, eta aurreko legealdian ezarritakoa erabat irauliz, osoko bilkurak hileko azken ostegunetan egingo dira, 19:00etan. Horrez gain, udalak izango dituen batzordeen berri ere eman zuten, eta hainbat erakundetako lehendakariak eta alderdi bakoitzak udalean izango dituen bozeramaleak izendatu zituzten. Igor Eguren alkatea lanaldi osoan aritzea ere onartu zuten, eta baita udal taldeei eta zinegotziei dagozkien diru-kopuruak ere. %25 jaitsiera izan da azken bi arlo horietan. Hamahiru batzordeak Hirigintza eta obra handiak: Igor Eguren Obra txikiak eta zerbitzuak: Iban Asenjo Administrazioa: Igor Eguren Ogasuna: Izaro Insausti Kultura: Belen Maiza Euskara: Imanol Iturriotz Gizarte Ongizatea: Belen Maiza Berdintasuna: Edurne Gutierrez Partaidetza eta komunikazioa: Izaro Insausti Sustapena, garapena eta komertzioa: Juan Mari Gereñu Garapen iraunkorra eta mugikortasuna: Iban Asenjo Kirola: Juan Mari Gereñu Gazteria: Edurne Gutierrez Batzorde iraunkorrak Udal aretoan jende dezente bildu zen lehen bilkura jarraitzera. Ordezkari politikoek aldetik, Bilduko zazpi hautetsiak eta EAJko hiru (bi falta ziren) izan ziren. Iñaki Dubreuil PSE-EEko zinegotzia ez zen bilkuran egon. Igor Eguren alkateak esan zuen EAJri eta PSE-EEri gobernu batzordean sartzeko eskaintza egin zietela bere garaian, [...]
Datorren igandean, hilak 18, 500 urte beteko dira Ordizia erre, eta horren ondorioz Gaztelako Juana Eroa erreginak asteazkenero zergarik gabeko azoka egiteko baimena eman zionetik herriari. Horren harira, egun osoko festa antolatu dute Ordizian. “Pixka bat arraroa ere egin liteke herria erre zeneko ospakizuna egitea, baina efemerideak hori eskatzen du, eta udalak ere efemeride horretan parte hartu nahi du”, adierazi du Igor Eguren alkateak. Era eta adin guztietako jendeari zuzendutakoa ekitaldiak izango dira igandean Ordizian. Hala ere, urtez urte eta astez aste Ordiziako azokan biltzen diren saltzaile eta baserritarrei omenaldia egiteko baliatu nahi dute igandeko bazkaria. “Lehenengo sektoreak Goierrin izan duen garrantzia bera izan du historian zehar Ordiziako azokak. Orain, gizarteak jasan dituen aldaketekin, eta komertzio handien sorrerarekin, sektoreak berak behera egin du, eta hori da indartzen saiatu beharko ginatekeena”. Azokaren arrakastaren oinarri izan diren faktoreak ere aipatu ditu alkateak: produktuen trukaleku izatea, janari hornitzaileak izatea, aberastasun sortzailea izatea eta elikadura subiranotasunaren sustatzailea izatea. “Horrek bere horretan dirau, nahiz eta azokaren salmenta indizeek behera egin duten. Gutxienez, oinarrian zuenari eusten zaio”. Egurenek gogoratu du Ordiziako azoka eta Gernikakoa direla Euskal Herriko salgaien prezioak ezartzen dituztenak.
Joan den asterako deitutako ez-ohiko osoko bilkuran ziren izendatzekoak Ordiziari dagozkion Goiekiko bi ordezkariak, baina azkenean gai hori atzeratzea erabaki zutenez, atzoko osoko bilkuran aukeratu zituzten bi ordezkariak: Igor Eguren alkatea (Bildu) eta Jose Migel Santamaria (EAJ). Bozkaketa egiterakoan, ordea, ezustekoa egon zen, Bilduren zazpi hautetsiek soilik bozkatu baitzuten izendapenaren alde. EAJko bost hautetsiek eta PSE-EEko bakarrak aurka bozkatu zuten. Hau da, EAJren ordezkariak bere izendapenaren aurka bozkatu zuen. Hala ere, bozkaketaren aurretik esan zuen Goiekiko izendapenak egiteko prozedurarekin bat ez datozelako bozkatuko zutela ezezkoa. Ekainaz geroztik datorren kontua da Goiekiko ordezkarien izendapenarena. Ekainaren 30eko bilkuran Igor Eguren eta Iban Asenjo, biak Bildukoak, proposatu zituzten ordezkari izateko, baina Santamariak puntu hori ez bozkatzeko esan zuen orduan, litekeena zelako EAJk bera proposatzea alderdiko ordezkari modura. Bilkuran bost minutuko etena egin ondoren, izendapena atzeratzea erabaki zuten. Joan den astean ere bai Goiekiko administrazio kontseilu berria aukeratzeko presa zegoela eta, joan den astean premiazko bilkurak deitu zituzten Ordizian, Beasainen eta Lazkaon. Tarte horretan, Igor Eguren Ordiziako alkatea aritu zen EAJrekin, PSE-EErekin eta herri kandidaturekin izendapenen kontua negoziatzen, eta bazirudienean dena lotua zegoela, hiru herrietako plenoak bertan behera geratu ziren. Egurenek azaldu zuenez, plenoa baino bi ordu lehenago dei bat jaso zuen, izendapen horiek [...]