150.000 sinadura bildu nahi dituzte ekainaren 17rako
Elikaduraren inguruko gogoeta egiteko Ordiziako azokan izan da goizean Iñaki Lazarobaster, EHNE sindikatuko kideak. EH Bildu koalizioak lehen sektorearen inguruan dituen proposamenez aritu da hizketan Lazarobaster, “gaur egun elikaduraren inguru...
Emakume langilearen atzoko egunaren harira EHNE sindikatuak emakume baserritarren lan baldintzak eta erretiroa hartzeko neurriak zehazteko estatutu «konprometitua» eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Gaur egungo kotizazio baldintzek eta berriki egin diren erreformek nekazaritzan diharduten emakumeen egoerak gabezia eta neke handiak izango dituela esan du EHNEk. Nekazaritza sindikatuaren emakumeen sailak eman duen datuaren arabera, baserrian lan egiten duten emakumeen %5 bakarrik iristen da jubilazio adinera 35 urte kotizatuta. «Gainera hirutik batek besterik ez ditu kotizazioko 15 urteak pasatzen». Pentsioen erreformak, bestetik, emakumeak nekazaritzan lanean hastea «zaildu» egingo duela aurreikusi du. «Erreforma horrek ez du titulartasun partekatua lortzeko eredu aldaketa bultzatzen. Egun etxeko laguntzaile izendatzen diren 400.000 emakumeetatik gehienek 42 urtetik gora dituzte, eta beraz ez lituzkete pentsio duin bat jasotzeko beharrezkoak diren 25 urteak beteko». Pentsioak ziurtatzeko eta batik bat emakume baserritarrek kotizaziorako dituzten arazoak gainditzeko sektoreko estatututa garatzea ezinbestekotzat jo du. Eusko Jaurlaritza duela urtebete hasi zen emakume baserritarren estatutua garatzen. Azkeneko bileretan jakin denez estatutuak lege izaera izango du. «EHNEk garbi utzi nahi du estatutu horrek izaera profesionalekoa eta konprometitua izan behar duela. Estatutua garatzea ezinbestekoa ikusten dugu, ezin baita adierazpenetan soilik geratu». Emakume nekazarien lan eta pentsio baldintzak kontuan hartuko dituen legedia gara dadin aurrekontua bideratu beharra dagoela gaineratu [...]
Biolur Nekazaritza Ekologikoa elkarteak eta ENHE sindikatuak bideratuta, Basherri ekimena martxan jartzeko bilera egingo dute etzi Beasaingo udaletxean, 19:00etan. Herritar talde batek egindu eskaera, baserrian ekoitzitako produktuak zuzenean kontsumit...
Gaur goizean kontzentrazioa egin dute Urretxun, Labeaga kalean egiten ari diren etxeetan izandako lan istripua gaitzesteko. Atzo langile bat erori egin zen eta, buruan jasotako kolpearen ondorioz, hil egin zen.
Esnea merkatuak gutxietsitako produktua izan da azken urteetan. Oinarrizko produktua izanagatik, kalitateari baino, prezioari begiratzen zaio gehiago erosterakoan. Ekoizleak kexu dira, baina ilusioz ...
"Denok, baita Aranzadi ere, bat gatoz artzai bakoitzak bere txabolaraino sarbide egokia izan behar duela diogunean"
Berria.eus- 2009an, 427 baserrik saltzen zuten esnea Idiazabal sor markako gazta egiteko. 2013an, ia erdiek, 241ek. Artzainek bizi duten egoera larriaz ohartarazi du EHNEk. Aldanondo enpresaren hornitzaileen egoera salatu du bereziki sindikatuak. "2011-2012 sasoian eta 2012-2013 sasoian esnea entregatu ziotenetako batzuk kobratu gabe jarraitzen dute. 2013-2014 sasoian hari esnea saltzen jarraitu zutenetako batzuek ere ez dute kobratu".