Joxepa Etxeberria zaldibiarrak ehun urte bete ditu, gaur. Zubi-Ondo tabernako bost belaunaldiko sendian adintsuena da Joxepa. Herenamona titulua uztailaren 10ean jaso zuen, Eneko hereniloba jaio zenean. Bi hilabete geroago, gaur, mendea bete du berak.
Agapita Saralegik ehun urte bete ditu gaur. Itsasondoko Udalak omenaldia egin dio, herritar guztien izenean zoriontzeko
Eguneko Zentroan ospatu du urtebetetzea, senitartekoekin. Udaleko ordezkariek lore sorta bat eraman diote.