Bi proben irteeretako eta helmugetako, eta Urretxu-Irimo zatiko eta Zaldibia-Larraitz zatiko gaueko irudiekin osatutako bideo bateratua duzue ikusgai albiste barruan.
Irati Zubizarreta, errekorra jarriz, eta Unai Dorronsoro beasaindarrak nagusitu dira aurten Marimurumendi maratoian. Albiste barruan duzue ikusgai lasterketaren bideoa, irteera-helmugako eta Mandubiako irudiekin osatutakoa.
Bukatu da 2023ko Ehunmiletako asteburua, eta asko eta askotarikoak dira utzi dituen argazkiak, bi orduz atzeratutako Ehunmilak ultra-trailaren irteeratik hasi eta igande arratsaldeko sari banaketaraino. Albiste barruan dituzue ikusgai.
Sari-banaketarekin eman diete itxiera aurtengo Ehunmilak lasterketari. Zubizarreta eta Dorronsoro garaile Mari Murumendi Maratoian; Aizkorbebeitia eta Eskudero, Goierriko 2 Handiak lasterketan, eta Fraile eta Bailo Ehunmilaken.
Errekorra hautsi du. Beasaindarrak lasterketa buruan egin ditu MariMurumendi mendi maratoiko 42 kilometroak. Patricia Barreda izan da bigarrena, eta hirugarrena Elena Calvillo.
Lehia estua izan da lehenengo postuetan, Unai Dorronsoro eta Martin Mac-Graghen artean. Azkenean, helmugan lehena beasaindarra izan da. Emakumezkoetan, Irati Zubizarreta beasaindarra doa lasterketa buruan. Atzetik Elena Calvillo goierritarra doa.
Ehunmilak trilogiako lasterketarik motzena, MariMurumendi ere martxan da. 08:00etan abiatu dira mendi maratoiko 350 korrikalariak. Ehunmilak proba luzeko korrikalariak helmugara iristen ari dira oraindik.
Plaza gehiago egokitu dituzte Loinaz futbol zelaiaren ondoan. Beste gune bat gehiago ere prestatu dute, 20 plazekin, Antzizar auzoan. Eskaria handia da.
Rockthesport webgunean bidez egin beharko da, 17:00etatik aurrera. Hiru lasterketetako arautegi eguneratua ikusgai dago, eta antolatzaileek "ondo irakurtzeko" gomendioa eman dute gaizki ulertzeak saihesteko.