Antolakuntza batzordeak esker hitzak izan ditu hamahirugarren edizioa posible egin duten denentzat.
Bukatu da 2024ko Ehunmiletako asteburua, eta asko eta askotarikoak dira utzi dituen argazkiak. Osteguneko dortsal banaketatik hasi eta igande arratsaldeko sari banaketaraino. Albiste barruan dituzue ikusgai.
Bukatu da Ehunmilen asteburua, eta ohi bezala, irudi gogoangarriak utzi ditu. Albiste barruan duzue ikusgai Ehunmilak ultra-traileko eta Goierriko Bi Handiak traileko irudiak uztartuz sortutako bideoa.
Fidel Fernandez eta Chelo Velascok irabazi dute aurtengo Ehunmilak lasterketa. Arratsaldeko 18:00etan egin dute sari banaketa eta goierritar ugari izan dira podiumean hiru lasterketetan, bi errekor ere tarteko.
Intxaustik 4:18:28 denboran gurutzatu du Loinazko San Martin plazako helmuga, iaz Irati Zubizarretak ezarritako marka (4:23:08) bost minututan hobetuta. Lehendabiziko maratoia izan da gaurkoa segurarrarentzat. Estreinaldi ezin hobea izan du iraupen luzeko lasterketen estreinekoan, irabazteaz gain, marka berria ezarrita. Bigarren postuan helmugaratu da Henar Lazaro espainiarra eta hirugarrenean, Lorea Totorika bizkaitarra.
Bigarren aldiz jantzi du Davilak Beasaingo maratoiko txapela. Aitor Zunzunegi legorretarra izan da lehendabiziko goierritarra; sailkapen orokorreko bigarren postuan, Davilaren atzetik segundo eskasera helmugaratuta. Hirugarren postuan sailkatu da Endika de las Heras beasaindarra. Azken kilometroetan bi goierritarren artean lehia gogorra bizi izan da. Davila ez du, 2019an berak ezarritako errekorra hausterik izan, ordu hartan baino minutu batzuk gehiago behar izan ditu gaur Beasaingo Loinazko San Martin plazan jarritako helmugako marra gururatzeko.
Atzetik doa Aitor Zunzunegi legorretarra bigarren postuan. Emakumezkoetan, lasterketaren buruan da Ainhoa Intxausti segurarra. Lasterketaren erdia baino gehiago eginda, 23. kilometroa pasa dute dagoeneko korrikalariak Atxurzatik Kizkitzara bidean. Davilarena berarena da Marimurumendi maratoiko errekorra, 2019an ezarritakoa. Gaur, momentuz behintzat, ez dirudi errekor berririk erdietsiko duenik.
Taldekako lehian, Club Ciclista Luis Bailó izan da helmugaratzen lehena. Eva Maria Rico eta Maria Semerjian izan dira emakumezkoetan bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Taldekakoan Club Ciclista Luis Bailó taldea izan da garaile. Beasaingo Bealak taldea, hirugarren.
Ioseba Eskudero idiazabaldarrak –bigarrengoz jarraian- eta Mayi Mujika urretxuarrak irabazi zuten iazko lasterketa. Aritz Egea urretxuarrak du errekorra mutiletan (09:51:45, 2022an) eta emakumezkoena Mujikak berak, iaz jarritakoa (12:00:40).
Iaz bi beasaindarrek irabazi zuten Marimurumendi mendi maratoia. Irati Zubizarretak probaren errekorra jarri zuen (4:23:08), eta Unai Dorronsoro izan zen mutiletan garaile. Samuel Davila errekorduna Beasainen izango da berriz, bost urteren ondoren.
Iaz bezala, aurten ere 350 izango dira Marimurumendin parte hartu duten korrikalariak. 287 gizonezkoak dira, eta 63 emakumezkoak –iaz baino hamar gutxiago–.
Ioseba Eskudero idiazabaldarrak eta Oihana Azkorbebeitia abadiñoarrak irabazi zuten iazko lasterketa. Aritz Egea urretxuarrak du errekorra mutiletan (09:51:45, 2022an) eta Uxue Frailek emakumezkoetan (12:11:21, 2019an)
Ehunmiletako lasterketa ertainean, Goierriko Bi Handietan, 537 korrikalari daude izena emanda, iazko ekitaldian baino hamar gutxiago. Gizonezkoak 493 dira (%92), eta emakumezkoak 44 (%8).
Ehunmilak ultra-trailaren, Goierriko Bi Handiak trailaren eta Marimurumendi mendi maratoiaren ibilbideak mapa bakarrean irudikatu ditu GOIERRIKO HITZA-k, baita haien jarraipena egiteko autobus zerbitzuen ordutegia ere.
Ostiralerako euria eman du Euskalmetek. Larunbaterako, berriz, hodeitza arindu egingo da. Iganderako, litekeena da zerua garbi izatea. Iragarpen osoa, albistean.
Ehummilak ultra-trailean 426 korrikalari daude izena emanda, iazko ekitaldian baino 46 gutxiago. Gizonezkoak 399 dira (%93), eta emakumezkoak 27 (%7).
Jon Aizpuruk beasaindarrak (22.21.54) eta Ewa Majer poloniarrak (27.41.47) 2019ko edizioan jarri zituzten Ehunmilak probaren errekorrak daude oraindik indarrean. Iaz, Jesus Balio eta Uxue Fraile izan ziren irabazleak.
Gaur arratsaldean, 17:00etan, zabalduko dute Ehunmilak ultra-trailean, Goierriko Bi Haundiak trailean eta Marimurumendi maratoian izena emateko epea. Albiste barruan argibide guztiak.