Eguraldiak baldintzatutako edizio honetan, lehia polita eta bizia izan da hiru lasterketetan. 18:00etan egin dute sari banaketa, eta goierritar ugari izan dira podiumean. Marimurumendi maratoiean iazko errekorra ontzea lortu dute.
Bigarren urtez jarraian lehenengoa izan da segurarra Beasaingo helmugan. Bigarrena, Alba Loras izan da eta hirugarrena Maider Unanue aramarra, Goierri Trail Kopako liderra.
Lehia estua izan da Marimurumendi maratoian, Asier Azkarate eta Markel Urigoitiaren artean. Hirugarrena Endika De las Heras beasaindarra iritsi da. Nesketan, Ainhoa Intsausti segurarra doa lehen postuan.
Bi lasterketetako lehenengo bi neska korrikalariak minutu gutxiko aldearekin iritsi dira helmugara.
Zaragozako Jesus, Alfredo eta Juan Bailo Berdor anaiek irabazi dute Ehunmilak 2025eko taldekako lehia.
Ehunmilak trilogiako azken proba izan da antolatutako egunean eta orduan atera den aurtengo lasterketa bakarra. Lehenengo korrikalaria 11:25 aldera iristea aurreikusten da.
Podiumean sartu dira bi goierritar: Intsausti beasaindarra eta Zunzunegi legorretarra.
Beasaingo Estanda enpresa inguruan hartu dio aurrea Unai Dorronsoro beasaindarrari, helmugara iristeko azken kilometroetan. Hirugarren helmugaratu da Fidel Fernandez iazko irabazlea.
Lehen aldia zuen Marimurumendin Ainhoa Intxausti segurarrak iaz, baita lehendabiziko maratoia ere. Irabazi egin zuen, eta ez hori bakarrik, probako errekor berria ere ezarri zuen, 2023ko Irati Zubizarretaren denbora ia bost minutuan hobetuta. Gizonezkoetan, bi goierritarrek osatu zuten podiuma, Samuel Davila venezuelarraren atzetik –errekorraren jabea da–; bigarren izan zen Aitor Zunzunegi legorretarra, eta hirugarren Endika De las Heras beasaindarra.
Iaz bezala, aurten ere 350 izango dira Marimurumendin parte hartuko duten korrikalariak. 286 gizonezkoak dira, eta 64 emakumezkoak –iaz baino bat gehiago, duela bi urte baino 9 gutxiago–.
Ehunmiletako lasterketa ertainean, Goierriko Bi Handietan, 550 korrikalari daude izena emanda, iazko ekitaldian baino hamahiru gehiago. Gizonezkoak 494 dira (%89,8), eta emakumezkoak 56 (%10,2).
Ehunmilak ultra-trailaren, Goierriko Bi Handiak trailaren eta Marimurumendi mendi maratoiaren ibilbideak mapa bakarrean irudikatu ditu GOIERRIKO HITZA-k, baita haien jarraipena egiteko autobus zerbitzuen ordutegia ere.
Ehummilak ultra-trailean 360 korrikalari daude izena emanda, iazko ekitaldian baino 66 gutxiago. Gizonezkoak 332 dira (%92,2), eta emakumezkoak 28 (%7.8).
Jon Aizpuru beasaindarrak (22.21.54) eta Ewa Majer poloniarrak (27.41.47) 2019ko edizioan jarri zituzten Ehunmilak probaren errekorrak daude oraindik indarrean. Iaz, Fidel Fernandez eta Chelo Velasco izan ziren irabazleak.
Lasterketaren webgunearen bidez eman daiteke izena. 1.600 boluntario baino gehiago behar dira.