Andoni Aretxabaletak pilota utzi behar izan du, lesio bat medio. Bihar omenaldia egingo diote Bilboko pilotalekuan. Markinarra da, baina bere ama zumarragarra da eta jarraitzaile asko ditu bertan.
Zumarragako Eitza auzoko Jai batzordeak Urri Energetikoa izeneko egitasmoa antolatu du. Hiru hitzaldi egongo dira eta hil amaieran erretiroa egingo dute Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. Hitzaldiak makrobiotika, dantza eta mugimendua
Eitzaga auzoa San Isidro jaietan murgilduta dago atzoz geroztik. Gaurko aurreikusita zeuden ekitaldien artean, XXXIV. Kross herrikoia egin da 16:30ean hasita. Zortzi mailatan banatuta egin dute lasterka parte hartzaileek: txupetin,
Asteburu honetan San Isidro jaiak ospatuko dituzte Zumarragako Eitzaga auzoan. Aipatzekoa da ostiralean bizilagunek egindako buruhandiak aurkeztuko dituztela. Sei egin dituzte eta horietako bat oso berezia da. Buruhandiak 18:00etan aurkeztuko
Eitzako Jai batzordea sekula baino indartsuago dago. Festak datorren asteburuan izango dira, baina biharko eta etzirako ere ekitaldiak antolatu dituzte. Gainera, buruhandiak egin dituzte. Eitzako Jai batzordea sekula baino indartsuago
Lazaro Ormazabal zenari omenaldia egin zioten atzo Eitzagan, Zumarragan. Pilotalekuko armailak bete zituzten haren lagunek, baita frontoiaren kanpoko aldea ere. Omenaldia Eitzagako plazan hasi zen. Andoni Salamerok hitzak jarri zizkion
The post Ormazabalen omenaldia jendetza bildu du Eitzagan appeared first on Otamotz.
Eitzagako San Gregorio kalea eta Esteban Orbegozo pasealekua lotuko dituen igogailuaren lanak «abenduaren 31rako» amaituko dituztela iragarri du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Igogailua Ispilla kiroldegiaren eta gasolindegiaren artean eraikiko dute. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza lortu du udal gobernuak eta igogailua egiteko erabiliko duten diru saila 205.000 eurokoa da. Aste honetako osoko bilkurara eraman zuten gaia, eta igogailuaren proiektuak alderdi guztien babesa jaso zuen.
Gaur goizean hasi dira Eitzagako San Isidro jaiak. Meza egin dute lehenengo eta ondoren auzoko jubilatuentzako hamaiketakoa izan da San Gregorio ermitako arkupeetan. Hamaiketako Irrika elkarteak prestatu du. Arratsaldean haurrentzako
The post Hasi dira Eitzagako jaiak appeared first on Otamotz.
Larunbat honetan Zumarragako Eitza auzoko skate parkea inauguratuko dute. Ekitaldia 11:30ean hasiko da eta 50 bat patinatzaile elkartuko dira. 11:30etik 12:45era nahi duten guztiek patinatzen ikasteko aukera edukiko dute. 12:45ean
Idiak gurdiei tiraka, belarra eta bestelakoak garraiatzen. Garai batean horixe ikus zitekeen Eitzagako bidean. Ez hain aspaldi ere, herriko adinekoenek oraindik gogoan ...
http://youtu.be/PdN0yj__XSc Hasi dira Eitzagako San Isidro jaiak. Atzo goizean hasi zituzten ospakizunak, mezarekin eta Irrika elkarteak auzoko jubilatuentzat prestatutako hamaiketakoarekin. Dozenaka lagun bildu ziren San Gregorio ermitako arkupeetan jarritako mahaietan. Arratsaldean, baserritar munduaren inguruko ginkana egin zuten umeentzat, San Isidro eguna ere bazela gogoratzeko.