http://youtu.be/9K5kwkoDPCE Gure Esku Dago ekimenak deituta ekainaren 8an egindako Giza-katea askoren oroimenean iltzatuta geldituko da betiko. Irudi dotore askoak utzi zituen, bai norberaren gogoan, eta baita egunean bertan irudiak jasotzen aritu zirenenak ere. Hain zuzen ere, egun hartako argazkiak eta bideoak bildu eta ikusgai jarri dituzte egunotan. Herri ekimeneko hedabideek egindako elkarlanari eta hainbat irakurlek bidalitako argazkiei esker, 3.000 argazkitik gorako bilduma egitea lortu dute batetik. Bestetik, Gure Esku Dago ekimenak, giza-katearen ibilbideko 123 kilometroen bideoak jarri ditu, kilometroz kilometro. youtubeko erreprodukzio zerrenda batean.
http://youtu.be/mQO9L6VjQmE Gure Esku Dago herri ekimenak duela ia urtebete martxan jarritako ekimena errealitate bihurtzetik gero eta gertuago dago. Hamaika egun besterik ez dira falta ekainaren 8rako, eta prestakuntza lanei azken ukituak ematen ari dira, egun horretan Iruñea eta Durango lotuko dituen 123 kilometroko giza-katea arrakastatsua izan dadin. Hain zuzen ere, Durangoko Landako gunean aurkeztu zuten ekainaren 8ko egitaraua; giza-kateaz gain, bost festa gune nagusi izango dira (tartean Lazkao), eta hainbat herritan ere eguna girotzeko ekintzak antolatu dituzte.