Urretxuko Udalak Agenda 21en ekintza plana eguneratu nahi du eta, horretarako, herritarrekin batera diagnostikoa egin nahi du. Bi bilera antolatu ditu. Gaur, 18:30ean kultur etxean, gizarteaz eta ekonomiaz hitz egingo dute. Maiatzaren 6an, ordu eta toki berean, lurraldeaz eta ingurumenaz.
Bertatik Bertara egitasmoaren datozen urteetarako ekintza plana egiteko hausnarketa prozesua martxan jarri dute. Hurrengo bilera asteazkenean egingo dute eta bertan kontsumitzaileek parte hartuko dute. Bertatik Bertara proiektua Ezkio-Itsaso, Gabiria, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek jarri zuten abian, bertako produktuen ekoizpena eta kontsumoa bultzatzeko. Uggasa garapen agentzia, Goimen eta Aldundia ere egitasmoaren atzean daude.
Urretxuko Udalak Tokiko Agenda 21en II Ekintza Plana osatzeko lanari ekin dio, Urretxu jasangarriago baten alde. Prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, datozen hilabeteetan burutuko duten lana izango da hau,
The post Udalak herritarrei dei egin die Tokiko Agenda 21eko ekintza plana osatzeko appeared first on Otamotz.