Ataungo preso eta iheslarien lagunak taldeak antolatuta, Elkartasun Eguna egingo da igandean Napar Itturrin, Aralarren. San Martindik 09:00etan abiatuko dira oinez, 09:30ean San Gregoriotik eta 10:00etan Lizarrustitik. Juntadizoa Napar Itturrin da, 12:...
Abenduaren 6a gorriz markatutako eguna da egutegietan. Euskal Herrian, ordea, Espainiako Konstituzioaren egunean zer ospaturik ez dugula aldarrikatu nahi izan zuten joan den ostiralean Ordiziako Ernaikoek. Herriko plazan jarritako pankartetan espainiar carta magnatik hartutako hainbat lege nabarmendu nahi izan zituzten; horiek Euskal Herrian dituzten kontraesanak ere agerian uzteko. Plaza Nagusia eta Andres Urdanetaren estatua ere bandera espainiarrez bete zituzten.