Energiaren Euskal Erakundeko arduradunak Tolosan izan dira gaur goizean, Tolosaldeko herriei trantsizio energetikoarekiko hartutako konpromisoa aitortzeko.
Martxoaren 8aren bueltan herrialde ezberdinetako emakumeen errealitateak azaldu dituzte herriko ikasleek
"Amiantoarekin lana egitearen ondorioz" hil zen Sanchez urtarrilaren 3an
Joseba Segurola Pifo preso politiko urretxuarra gogoan izan dute haren jaioterrian, preso hartu zuteneko 10. urtemuga dela eta. Ostiral iluntzean egindako ekitaldian herritar ugarik hartu zuten parte, baita bertako bertsolari, musikari eta dantzariek ere; ekitaldia eta afaria egin zituzten, besteak beste. Egun Murtziako kartzelan dago Segurola, jaioterritik 800 kilometrora.
Nafarroako erresumaren gazteluetako bat izan zen Aralarko lurretan dagoen Ausa-Gaztelu. Nabarralde elkarteak deituta, urtero egiten dute ospakizuna maiatzaren 1ean, Nafarroaren memoria berreskuratu nahian. Pronostikoak ikusita beldur izateko motiborik bazen, baina azkenean eguraldia portatu eta lasai egin ahal izan zuten Larraiztik gorako bidea. Behin gazteluaren aztarnak dauden tokian, dantzariek Nafarroako banderari agurra egin eta Nafarroako erresumaren ereserkia abestu zuten, txistuz lagunduta. Nafarroa «herri askea, txikia, baina subiranoa» zela gogoratu zuten ekitaldi horrekin, eta konkistatua izan zelako galdu zuela subirautza hori.
Zubiak batuz lemapean egingo dute 2018ko Kilometroak jaialdia Urretxu-Zumarragan. Joan den ostiralean aurkeztu zuten egitasmoa, ekitaldi ibiltari eta jendetsu batekin. Bi herriak batzen dituen zubian hasi zuten, eta handik, Zumarragako