Urriaren 9an, Ormaiztegin, goizeko 10etan hasiko da Jatorrizko Euskal Animali Espezien Erakusketa, Arrastoak azoka. Animaliak protagonista dituen azoka izaten da Arrastoak. Baina animaliak, bereziak dira: euskal animalia espeziak dira denak. Garai batean gure arbasoen baserrietan izaten ziren animaliak dira, baina denborarekin galtzen joan direna Ezaugarri bereziak dituzten animaliak dira eta Ormaiztegin, guztiak gertutik ezagutzeko aukera izango da. Pottokak, terreña, pirenaika eta betizu behiak, Enkarterriko astoa, sasi ardiak eta ahuntz azpi gorriak, mendiko behorrak, oiloak, ardi latxa eta euskal txerria. Arraza bakoitzaren historia, ibilbidea, hobekuntza genetikoa eta arrazaren ezaugarriak azalduko dira. Horrekin batera, pottoketan eta astoetan ibiltzeko aukera ere izango da. Tripa betetzeko, berriz, zer dastatua izango da: eztia, betizu haragia, oilo haragia eta oilo salda. Goierrithartxo animalia zalea da eta euskal arrazako animalia hauek gehiago ezagutu nahi izan ditu. Hona hemen euren ezaugarriak: Pottoka: Euskal Herriko poni arraza dugu pottoka. Animalia lirain eta indartsua. Euskal Herriko inguruneari oso ondo egokitua eta aldi berean ingurune berezi honen eraginez zaildua eta moldeatua. Betizua: Euskal Herriko mendietan aspalditik bizi den basa behiaren arraza baten izena da. Beste zenbait arraza baino eskasagoa izan da haragi eta esne ekoizpen aldetik, eta arraza joan den mendeko azken hamarkadetatik baserritarren aldetik nahiko baztertuta egon da. Terreña: Behi [...]