Joan Mari Torrealdaik bukatuxea utzi zuen 'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' liburua gaur 19:30ean aurkeztuko du, Gerriko liburu-dendan.
Khuruts Begoñak Eta gertatu izan balitz? film laburra aurkeztuko du ostegunean, 19:30ean, Bilboko BilbaoArte fundazioan. Lan honetan Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren Arantzazura abiatu ziren guardia zibilak bertara heldu balira gerta
2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko ...
Duela hamar urteko ostegun hura Euskaldunon Egunkaria inbaditu zutela entzunez esnatu zitzaien milaka goierritarrei. Egunak zabaltzerako euskarazko egunkari nazional bakarraren ateak itxiak zituen Guardia Zibilak. Irratien eta artean erne berria zen Interneten bidez hedatu zen atentatuaren berri, bolbora bailitzan. Eta sutu egin zuen jendea. Herri ekimenetik sortu eta 13 urteko ibilian fruitu bikainak eman zituen egunerokoa hil zuten. Ezin sinistuak amorru beldurtuari eman zion bide, eta mespretxuak erantzun bateratu handi bati, aspaldian ez bezalako batasunez eta indarrez.
Bihar beteko dira 10 urte Euskaldunon Egunkaria itxiarazi zutenetik, euskara eta euskal prentsa ixilarazten saiatu zirenetik. Harekin batera etorri ziren atxiloketak eta epaiketak, baina baita hutsetik hasi beharra eta herri oso baten elkartasuna ere. Guardia Zibila Martin Ugalde kultur parkera sartu zen egunetik gaur arteko errepasoa egin dute Egunkariako langile izan ziren eta egun Berrian ari diren lau goierritarrek: Gorka Erostarbe, Analia Garcia, Enekoitz Telleria eta Nagore Etxeberria dira.