Herritarrei bihotzarekin bozkatzeko eta politikariei gogor lan egiteko eskatu die Julene Hidalgok (Itsasondo, 1971). Bost urte daramatza Beasaingo udalean zinegotzi Hidalgok, Ezker Batua-Berdeak alderdiko ordezkari modura. Zergatik aurkeztuko zara aurten hautagai gisa? Orain arte egindako lanari jarraipena emateko. Uste dut orain arte egin duguna oso lan ona izan dela, eta herritarren alde lan egiten jarraitu nahi dut. Zein helburu ditu Ezker Batuak maiatzeko hauteskundeetarako? Herri bakoitzak bere helburuak ditu, baina Ezker Batuak konpromiso sozialaren alde lan egiten jarraituko du herri guztietan. Batez ere emakumeetan eta gazteetan oinarrituz, bi talde horiek direlako behar gehienak dituztenak. Sozialki baztertutakoei ere lagunduko diegu, elbarriei, hirugarren adinekoei, immigranteei… Talde horiei guztiei zuzenduta ezkerreko politika soziala bultzatuko dugu. Bestalde ez dugu ahaztu behar gu Berdeak ere bagarela, eta herrien eta naturaren artean oreka lortzeko ere lan egingo dugu, garapen iraunkorreko azpiegiturak bultzatuz. Eta Beasainerako? Udala herritarrengana gerturatzen jarraituko dugu. Trafikoaren eta aparkalekuen arazoari aurre egiten saiatuko gara, geltokitik Bernedoeneako aparkalekura pasabide bat eginez. Herritarrek egindako eskaera da, eta gure lana herritarren beharrei erantzutea da. Ongizate alorrean ere badago zer egina, batez ere hirugarren adinekoei dagokionean. Gazteak ere oso kontuan izango ditugu. Etxebizitzen alorrean dagoen arazoa konpontzeko, zer proposatzen duzue? Hutsik dauden etxebizitzak identifikatu eta alokairuak bultzatu. [...]
Julene Hidalgo Ezker Batuko Beasaingo zerrendaburuak bere alderdiak Goierrirako dituen asmoak azaldu ditu. Gai sozialei, politikoei, ingurugiro arazoei, kulturari buruz… hitz egin du, eta bihar, GOIERRIKO HITZA-ren papereko edizioan, hautagaiari...