Gabiriako Alkainburu pilotalekuan atzo jokatu ziren pilota goxoarekin bi final eta mistoarekin Promoziokoa. Harrobian ezpala badagoela erakutsi dute emakumezko pilotariek.
Pilotari gazteek larunbat goizean jaso zuten Gabon hauetako oparirik onena: Gabon Kopa txapelketako finalak. Izan ere, jostailuak estreinatzea oso ondo dago, baina gehien atsegin duzun hori lagunartean egitea baino gauza hoberik
Bihar (larunbata), 10:00etatik aurrera, Gabon Kopa txapelketako finalak jokatuko dira Ederrena pilotalekuan. Horra hor partidak: -Aurrebenjaminak B: Egoitz Mendizabal eta Xabier Segade, Ander Enrique eta Amets Enriqueren aurka. -Benjaminak B:
Larunbatean Gabon Kopa pilota txapelketako finalak jokatuko zituzten Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Zortzi partida jokatu zituzten. Irabazleak honako hauek izan ziren: Larrañaga eta Garmendia, Aramendi eta Larraiotz, Arrizabalaga eta Altzelai, Jauregi
Mutilen taldea Gipuzkoa mailako txapeldun atera da, Anoetari irabazita; neskek aldiz finala galdu dute, eta txapeldunorde gelditu dira
Finaletako partidak 20:00etan hasiko dira finalak Beti-Alai pilotalekuan. Andoain eta Gasteiz lehiatuko dira bai larruzko paleta finalean eta baita pala motzeko finalean ere.
Igandean, 17:00etan, Eire-Bankoa xake txapelketako finala eta hirugarren posturako partida jokatuko dituzte. Finala Manex Regillaga 12 urteko mutiko elorriarrak eta Jokin Fernandez beasaindarrak jokatuko dute. Fernandez iazko irabazlea da. Hirugarren
Martxoaren 20an hasi zen txapelketa eta guztira Aizkorpe bailarako bost herritako 84 haur aritu dira pilotan.
Emaneurrek antolatutako Ordiziako VI. Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak gaur arratsaldean jokatuko dira frontoi txikian. B ligako finalean, Garcia-Alvarez de Eulate bikoak Prieto-Zeberioren aurka neurtuko ditu indarrak (19:00), eta A ligakoan...
Emaneurre taldeak antolatutako VI. Esku pilota Txapelketa Herrikoian A eta B ligetako finalak zein bikotek jokatuko dituzte erabakita daude. Atzo iluntzean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian jokatu ziren finalerdietako emaitzak hauek izan ziren: A ligan, Iztueta-Arruabarrena 22 / Lacalle-Cardoso 13 eta Luzu-Zelaia 22 / Otegi-Otegi 16; B ligan, Prieto-Zeberio 22 /Luza-Zubi 19 eta Barreros-Garcia 22 / Grulla-Kleto 18. Beraz, datorren asteazkenean, hilak 18, jokatuko diren bi finaletan honako bikoteak ariko dira lehian: B ligan, Prieto-Zeberio / Asier (Barrerosen ordez)-Garcia (19:00etan), eta A ligan, Luzu-Zelaia / Iztueta-Arruabarrena (20:00etan). Emaneurre taldeak pilotazale guztiak, txapelketan parte hartu duten pilotariak, haien lagunak eta herri guztiak gonbidatu nahi ditu finalera haien afaria hartuta gerturatu daitezen. Ekitaldi horretan kaleketako txapelketa ere egingo dute, eta apustuak egiteko aukera izango da. Antolatzaileek garagardoa eskainiko diete finalera inguratzen direnei. Aurtengo sari banaketan Alazne Furundarena atleta izango da.
Lapke pilota elkarteak seigarren aldiz antolatu duen eskola-umeen pilota txapelketa larunbatean bukatu zen, Lazkaon jokatu ziren hiru finalekin. Laurogei bat ikusleren aurrean, hiru urtetako haurrek jokatu zuten. Lazkaok bi txapela lortu ditu, Idiazabalek bat. Lehenik 2003an jaiotakoen finala izan zen, plazako frontoian. Idiazabal-3 taldeko Mintegi, San Pedro eta Urrestarazu nagusitu ziren (0-2) Lazkaoko Meliz eta Ruiz de Larramendiren aurka. Bigarren partidan, 2002koenean, Lazkao-2k (Larrañaga, Arnaz eta Garmendia) bi partidak irabazi zizkien Beasain-2ri (Turrientes, Imaz eta Enbil). Azkenik, larrienen multzoan, 2001ean jaiotakoenean, Lazkao-1 taldeak (Garmendia, Pajares eta Lasa) Ataun (Apalategi, Etxeberria eta Senar) izan zuen aurkari. Lazkaotarrek 2 eta 0 irabazi zuten, txapelketako bigarren txapela eskuratzeko. «Nahiz eta lehenengo jokoa lazkaotarrek nahiko erraz irabazi, bigarrenean tanto luzeak eta borrokatuak izan ziren, eta ez zen garbi ikusten jokoa zer aldetara eroriko zen. Azkenean, zorte pixka batekin eta arriskatuz, Lazkaoko pilotariek eraman zuten jokoa eta partida», azaldu dute Lapketik. Zortzi larunbatetan partidak Goierri beheko zortzi herritako neska-mutikoak izan dira partaide lehiaketan, denera 75 lagun eta 25 talde. Sailkatze fasea Ataunen, Ordizian, Idiazabalen, Seguran eta Zaldibian lehiatu zuten, maiatzaren 5ean hasita. Zegaman eta Beasainen jokatu dituzte finalaurrekoak, eta azkenak Lazkaon. Finaleko neurketak bukatutakoan eta sariak banatutakoan, Lazkaon bertan askaria egin zuten neska-mutikoek, Maizpi elkartean. [...]