Asteburuan Azkoitin jokatu dira gimnasia erritmikoko Gipuzkoako txapelketak.
Taldekako Espainiako gimnasia erritmikoko txapeldunak dira Garazi Garmendia zaldibiarra, eta Mireia Aldasoro eta Saroi Eskisabel ordiziarrak. Tolosako taldearekin aritzen dira. Orain, banakako txapelketa ...
Infantil mailan aritu dira Tolosa taldearekin.
Azaroaren 22an Saroi Eskisabel eta Mireia Aldasoro ordiziarrek, Leire Nazabal beasaindarrak, Garazi Garmendia zaldibiarrak eta Joana Zugasti tolosarrak urrezko domina lortu zuten haur mailako Espainiako gimnasia erritmiko txapelketan. Bost neska horiek Tolosako taldearekin aritzen dira eta 64 talderi gailendu zitzaizkien. Bigarren postuan eta hirugarren postuan Castelloko (Herrialde Katalanak) bi talde sailkatu ziren: Tramuntana eta Pintor Sorolla. Lau goierritarren taldea Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna ere bada, eta parte hartutako lehiaketa guztiak irabazi ditu, Euskalgym izenekoa izan ezik. Hirugarren postuan sailkatu ziren. Bost neska horiek 11 eta 12 urte dituzte. Euren entrenatzaileak Arantxa Ariztondo eta Nerea Otaegi tolosarrak eta Sara Alonso donostiarra dira. Ariztondok meritu handia dutela diote, ez baitaramate denbora asko elkarrekin. «Iaz hirugarren postua lortu zuten Espainiako txapelketan, baina Leireren ordez Lazkaoko neska bat zegoen. Leire uztailean sartu zen taldean. Oso ondo moldatu da, besteek oso ondo hartu baitute». Euren arrakastaren gakoa lana dela aipatu du. «Oso ondo entrenatzen dute. Euren jarrera bikaina da. Entrenamenduetara lan egiteko gogoarekin etortzen dira». Euren hurrengo erronka, banakako txapelketa da. «15 eguneko oporraldia eman diegu eta ondoren buruz burukoa prestatzen hasiko dira. Buruz burukoan emaitza onak lortzea zailagoa da, maila altuagoa baita. Dena den, Saroi Euskadiko eta Gipuzkoako txapelduna da». Tolosako taldeak 120 neska [...]