
Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolako haur eta irakasleek Korrika Txikia gaur egin dute gaur goizean herrian barrena. Zikloka banatuta eraman dute ikasleek lekukoa, eta eskolako zaharrenek, 6. mailakoek, prestatutako bertso pare batekin eman diote bukaera ekitaldiari.

Azaroaren 20ean da eta haurren zein nerabeen eskubideen aldarria egin du udaleko gazteria sailak

Zumarragako Gure Txoko jubilatu egoitzako kideek haurrekin batera burutzeko ekintza bat baino gehiago prestatu dute azkenaldian. Gabonetan Aiton-amonen eta biloben Egunean elkarrekin eskulanak egiten jarri zituzten egoitzan bertan eta, oraingoan,
The post Nagusiak eta haurrak jolasean elkartuko dira etzi Zumarragako Euskadi plazan appeared first on Otamotz.

Kutxabankekin lotutako hiru gai izan zituzten hizpide atzo Ordizian egin zuten osoko bilkuran, eta hiru puntuetan artean nabarmenena Kutxabanken administrazio kontseiluaren osaketaren aurka Bilduk eta PSE-EEk ebazpen beraren alde bozka eman zutela da. EAJk aurka bozkatu zuen. Bigarren puntua Kutxak jendaurreko ordutegia murrizteari buruz egindako salaketa da -aho batez onartu zen–, eta hirugarrena Kutxako ordezkarien inguruko taldekatze akordioarena, Bilduren aldeko botoekin aurrera atera zena. EAJ eta PSE-EE abstenitu egin ziren. Gai zerrendan Bilduk Kutxabanken ordezkapenari buruz sartutako proposamena zen aztertzekoa, baina Igor Eguren alkateak esan zuen hori atzera bota, eta Bilduk eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek adostutakoa jorratuko zutela. Batzar Nagusietan adostutako ebazpenak Kutxabankeko administrazio kontseiluaren eraketa eta osaketa arbuiatzen du, “bi indar politikoen interes alderdikoietan oinarritu delako, eta bi indar horien kontrol esklusiboaren pean egongo den administrazio kontseilu bat eratzea ahalbidetu delako, gizartearen eta euskal erakundeen ordezkaritza anitzaren parte hartzea alde batera utzita”. Era berean, ebazpenak eskatu du oraingo Kutxabankeko kudeatzaileek errespeta dezatela Kutxa erakunde sortzailearentzako erabaki zen ordezkaritza, bateratu ziren hiru kutxetako batzarrek onartu zuten bateratze-kontratuan erabakitakoaren arabera. Kutxak arautzeko euskal legedi bat behar dela ere nabarmendu dute. EAJ ebazpenaren aurka Jose Migel Santamaria EAJren bozeramaleak ebazpen horren aurka bozkatuko zutela esan zuen, eta beste testu bat irakurri [...]

Lehen Hezkuntzako lau mailetako haurrei zuzendutako bi jolas tailer antolatu ditu Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak hilaren 22 eta 23rako. Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak gidatuko ditu bi saiook. Jolasa eta birziklapena uztartzea da tailerren hel...

