
Herria Bidelagun programa martxan jarri du Legorretako Udalak. Bakardade egoeran dauden herritarrak identifikatu eta esku-hartzea da helburua, sare publiko-komunitario bidez

HERRIZ HERRI. Historia handiko herria da Segura, eta horren lekuko dira herrigunean ikus daitezkeen jauregiak, kaleak eta ateak. Ingurunea bera ere paregabea du herriak, Aizkorri mendilerroaren babesean dagoelako. Turismoaren oreka dute erronketako bat

Lazkao · Maizpide euskaltegiak mundu zabalean ezagun egin du Lazkao, Goierriko 5.500 biztanle inguruko herria. Lazkaomenditik ateratako Aralarko ikuspegiaren argazkia ere oso ezaguna da, baita San Prudentzio festak ere.

Kilometro koadro bakarreko herria da Arama; 215 biztanle ditu. Lazkao Txiki bertsolariak bere buruaz esaten zuen «txikia bai, baina eskasa ez» esaldia bere egin dute aramarrek, herriaren izaera ondo baino hobeto islatzen duelako.

HERRIZ HERRI. 260 biztanle inguru dituen Goierriko herria da Zerain. Aizkorri mendilerroaren babesean dago, eta Aralarren begiradapean bizi da. Bere txikian, Zerainen beraren eta zeraindarren mendeetako historiaren eta ondarearen museo bizia da herria.

[Herriz herri] Garai batean industriak indar handia izan zuen Urretxun, baina behera egin du azken urte hauetan. Jon Luqui alkateak azpimarratu du garrantzitsua izango dela lanpostuak sortzea eta herria gaztetzea

[HERRIZ HERRI: LEGAZPI] Hego Euskal Herriko lau hiriburuen erdian dago Legazpi, Aizkorri-Aratz natur parkearen azpian. Burdinari lotuta dago haren historia. Legazpiren erronka nagusia, gaur-gaurkoz, zahartuz doan biztanleria jaioberriekin orekatzea da.

Jeltzaleek eta sozialistek alde batetik eta EH Bilduk bestetik, Itsasoren herri izaera defendatu eta Espainiako Gobernuaren jarrera salatzen duten ebazpenak aurkeztu dituzte Batzar Nagusietan.

Itsaso udalerri beregain da berriz, 52 urtean Ezkiorekin batera egon eta bereizi ondoren. Gorka Sasieta Barrenetxeak (Urretxu, 1977) hartu du Kudeaketa Batzordearen lehendakari ...

Goierriko herririk jendetsuena da Beasain. Industria sare zabala du, eta CAF enpresa da ezagunena. Azken urteetako bilakaeraren ondorioz, eskualderako zerbitzu asko herrian bertan jarri baitituzte, Goierriko hiri txiki bat bilakatu dela ere esan daiteke.






