
http://youtu.be/WXkx6qanlXw Urretxu eta Zumarragako udalek eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak Ttipi-Etapa egitasmoaren ikasturte berria aurkeztu dute. Proiektu honen helburua adineko jendeak kirola egitea eta hartu-emanak edukitzea da. Horretarako, ibilaldiak antolatzen dituzte.

Jentilen Bideetatik mendi ibilaldi neurtua egin dute asteburuan Ataunen. Bi urtez behin egiten den 10-12 orduko ibilbidea da, Ataungo mendi eta gainetan barrena. Aurrez 113 lagun zeuden izena emanda, baina egunean bertan, dozenaka izan ziren parte hartzera animatu zirenak. Bide osoan zehar, eguraldi onak lagunduta ibili ziren mendizaleak. Goiz parten giro freskoa bazegoen ere, "mendian ibiltzeko giro ederra" egin zuela azaldu du parte hartzaileetako batek.

Aralarko parke naturalean dagoen kultur paisaia bat ezagutu ahalko da, igandean. Geologia, meatzaritza eta abeltzaintza dira Arritzagako eremua sortu duten jarduerak.

Seigarren urtez, taldean ariketa fisikoa egiteko ekimena hasi da Lazkaon, udalaren Gizarte Zerbitzuek bultzatuta. Asteartero 10:30ean elkartuko dira adinekoak, markatutako ibilbide bat oinez lagunartean egiteko.






