Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean bost kontzertu egingo dituzte Lazkao Txiki Musika Eskolako ikasle taldeek eta tresnetakoek.
Antioko Musikaldiaren barruan antolatutako emanaldia izan da eta Juan Carlos Martin gitarra jotzailearekin eta Iker Nausia oboe jotzailearekin aritu da Zumarragako ermitan. Biolin karrera amaitzeko derrigor ikasi behar zuen kantua
Urriaren 4ra bitartean kontzertu bana izango da Goierri garaian Antioko 31. Musikaldiaren baitan. Lehenengo lau emanaldiak Antioko baselizan izango dira, Zumarragan. Azkena Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian egingo dute azken urteetako ohiturari jarraituz. Donostiako Talde Barrokoak hasiera emango dio bihar musikaldiari, 19:30ean. Urtero bezala Zumarragako Udalak doaneko autobus zerbitzua jarriko du ermitara igotzeko.