Igande honetan Nafarroa Oinez festa ospatuko dute Zangotzan eta Goierriko gazte talde batek bertara joateko autobusa antolatu du. Autobusa 09:00etan irtengo da Zumarragatik eta Beasainen geldialdia egingo du jendea hartzeko.
The post Nafarroa Oinezera autobusa antolatu dute appeared first on Otamotz.
Elkartasunaren taupadarekin bat egiteko deia egin du Tuterako Argia Ikastolak (Nafarroa). Gurasoak eta langileak burubelarri ari dira datorren iganderako dena prestatzen, baita Nagore Goiburu eta Argiñe Korta goierritarrak ere. Olaberriako Nagore Goiburuk Tuterako ikastetxe publiko batean egiten du lan, eta bere aletxoa jartzen ari da Erriberan euskarak bizirik segi dezan. Argiñe Korta ezkiotarra, berriz, bete-betean murgilduta dago Nafarroa Oinezen prestaketan.
Igandena, urriak 16, Tafallan ospatuko da Nafarroako ikastolen festa. Lekua badago, eta lazkaotarrek nahiz edozein goierritarrek eman dezakete izena oraindik.