http://youtu.be/03-3Ud_u70U Eguraldiak ez du batere lagundu gaur eguerdian urretxuarrek eta zumarragarrek Gure Esku Dago ekimenarekin zuten hitzoruan. Areizaga-Kalebarren plazan 300 bat lagun elkartu dira eta euria goian behean ari zuenez arkupetan babestu dira lehenengo, ondoren atertu duenean biribila osatu dute plazan eta ekainaren 8ko giza katerako entsegua egin dute. Urretxuarrei eta zumarragarrei ekainaren 8an, 09:30ean lizeoko kantxan elkartzeko deialdia egin diete.
Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeetako ikasleak ere kantu eskean atera ziren hilaren 24an. Gotzon Aranburuk egin du bideoa.