Bisita gidatua: III. Errota Eguna Legazpiko Igaralden
Maiatzaren 12an, 11:00etan, Igaralde errotan eta baserrian,izango da bisita gidatua. Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea (mirandaola@lenbur.com edo 943 73 04 28). 5 euro ordaindu beharko da pertsonako. Ogia egiteaz gain, hazitik uztarora arteko prozesua ezagutuko da bertan.