Jaiak: Ezkioko San Pedro jaiak

Ekainaren 13an eta 14an San Pedro jaiak ospatuko dituzte Ezkioko Santa Lutzi-Anduaga auzoan. Ekainaren 29an San Pedro eguna ospatuko dute.
EGITARAUA
Ekainak 13, ostirala
- 17:00. Puzgarriak
- 19:30. Txupinazoa. Jarraian, herriko sagardogileen sagardo dastaketa musikarekin alaituta
- 21:00. Ogitartekoak Ganbara Guraso Elkartearen eskutik
- 23:00. Mozorro gaua DJ Oixanirekin. Mozorro onenak saria izango du.
Ekainak 14, larunbata
- 11:30. Auzolanean plaza garbitu eta mahaiak jartzea
- 11:30. Haurrentzako toka
- 12:30. Helduentzako toka
- 13:00. Poteo herrikoia. Trikitilariak: Astiazaran II.a eta Narbaiza
- 14:30. Herri bazkaria
- Ondoren. Bingo musikatua
- 21:00. Afaltzeko tartea euskal kantuak abestuz. Ogitartekoak eskuragarri egongo dira
- 23:00. Muxutruk erromeria taldea
Ekainak 29, igandea. San Pedro eguna
- 11:00. Meza
- 12:00. Hamaiketakoa
- 17:00. Ume jolasak
- Ondoren. Festei amaiera emateko txokolatada