Kontzertua: Goierriko Jazzaldia 2025

Uztailaren 2tik 5era Goierriko Jazzaldiaren XII. edizioa ospatuko dute Ordizian. Hainbat formatutako emanaldia izango dira.
Uztailak 4, ostirala
- 20:30. Plaza Nagusian. Ben Lopez Quartet. Benjamin Lopez Parisko jazz gitarra jotzailea da. Talde buru moduan, edo beste musikari batzuen ondoan laguntzaile gisa, maiz jotzen du Parisko klubetan, hala nola Sunset/Sunside, Duc des Lombards edo Baiser Salé aretoetan.
- 23:00. Plaza Nagusian. Move. Move taldea, Javier Callen kontrabaxu-joleak, Alberto Arteta saxo-joleak, Iñigo Ruiz de Gordejuela piano-joleak eta Borja Barrueta bateria-joleak osatzen duten laukotea da. Move-ek Momentum izeneko disko berria aurkeztu du, sona hartu duen talde honen une musikalaren isla den lana.