Kontzertua: Goierriko Jazzaldia 2025

Uztailaren 2tik 5era Goierriko Jazzaldiaren XII. edizioa ospatuko dute Ordizian. Hainbat formatutako emanaldia izango dira.
Uztailak 5, larunbata
- 19:00. Plaza Nagusian. Ordiziako Musika Eskolako taldea, aurreko edizioetan programatutakoaren antzera, urteko aurrerapenak erakustera etorriko da. Ordiziako Musika Eskolako irakasle den Edorta de Pedrok zuzendua da taldea. Ordiziako Musika Eskolako ikasleez osaturiko talde honek gaur egungo musika hartu eta big band estilora ekarriko du kontzertu alai eta gozagarri bat eskainiaz. Goierriko Jazzaldiaren antolatzaileentzat garrantzitsua da oso Goierriko Musika Eskolekin harremana mantentzea, eta horretan indar bat egiten dute jazzaldiaren lehenengo ekitalditik.
- 20:30. Plaza Nagusian. Nuria Culla. Nuria Culla abeslari, gitarrista eta konpositore donostiarra da. 2013an bakarlari gisa jotzen hasi zen, hainbat estilo ezberdin landuz: indie-pop eta folk alternatiboaz gain, jazzetik eta rocketik hurbilago zeuden artista ezberdinen bertsioak. Gitarra klasikoko Gradu Profesionala ikasi zuen Donostiako Kontserbatorioan eta jazz kantuko Goi Mailako Gradua Musikenen. Deborah Carter eta Viktorija Pilatovic bezalako nazioarteko abeslari ospetsuen ikasle izan da, eta hainbat jazz musikariren masterclass-ak ere jaso ditu, adibidez Dick Oatts, James Francis, Perico Sambeat, Bernard Van Rossum eta Carlos Martín, besteak beste.
- 23:00. Plaza Nagusian: Jaco Pastorius Legacy 5tet. Jaco Pastorius (1951–1987) baxu-jotzaile, konpositore, moldatzaile eta ekoizle estatubatuarra izan zen, funk, jazz fusio eta jazzaren arloan aritu zena. Bakarlarien rola ezarri zuen, melodiak interpretatuz oinarria jotzeaz gain, instrumentuan berrikuntzak sartuz. 60ko eta 70eko hamarkadaren hasieran hori pentsaezina zen.