Mahai-ingurua: 'Dolu perinatala ikusaraziz'

Apirilaren 10ean (18:00-20:00) Dolu perinatala ikusaraziz: Haurraren heriotza haurdunaldian zehar, erditzean edo jaio ondorengo hilabeteetan mahai ingurua egingo dute Ordiziako Barrena kultur etxean. Hizlariak: Esku Hutsik elkarteko kideak eta familiak, Zumarragako emaginak eta Dolu perinatala ikusaraziz erakusketaren sortzaile Nerea Garaizar argazkilariak parte hartuko dute.